XIII. "Iñaki Deuna" esku pilota Txapelketa Algorta-Getxon

04/06/2018 07:42


Uztailaren 2tik 31era bitartean, Algortako Batzokiko Pilotalekuan "Iñaki Deuna" esku pilota Txapelketa jokatuko da Umetxoak (2010-2011), Umeak (2008-2009), Kimuak (2006-2007) eta Haurrak (2004-2005) mailetan, batera neskak eta mutilak.


Izen-emateak doakoak dira eta bi eratara egin daitezke: edo partaide bakoitzaren pilota taldearen bidez, edo Itxartu Taldearen  itxartu.itxartu@gmail.com zein Getxoko euskal pilota Taldearen  getxokoeuskalpilota@gmail.com helbide elektronikoetara mezua bidaliz, beti ere ekainaren 20a baino lehen.


Kartela:  2018  XIII. "Iñaki Deuna" Esku pilota Txapelketa

—————

Back