Itxartu Taldea Algortako jaietan

28/07/2018 10:25


Hauek dira Algortako jaietan Itxartu Taldeak antolatu edo parte hartuko dituen ekitaldiak:


LARUNBATA, 28: JOTA TXAPELKETA

19:30tan Metro plazan (Telletxen), Itxartu taldeak antolatua.

Jota txapelketaren kartela


IGANDEA, 29: KANTUJIRA

12:00etan Azebarrin Euskal Herria kalean hasiko da eta handik Metro plaza, Katea, San
Nikolas plaza, Portu zaharra eta Tellagorri plaza.

Itxas Argia, Itxartu, Egizu eta Azebarri elkarteek antolatuta.

Euskal abestiak kantatuko ditugu kaleetan, oso abesti ezagunak. Abestien letrak banauko dira.

Kantujiraren kartela

Kantujiraren abestiak


ASTELEHENA, 30: PILOTA, FINALERDIAK

Arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara Algortako Batzokiko Frontoian "Iñaki Deuna" XIII esku pilota txapelketako bigarren finalerdiak.

Itxartu Taldeak antolatua.

Finalerdien kartela


ASTELEHENA, 30: JAITSIERA TRADIZIONALA

20:00etan hasita, txistulari eta fanfarrien musikaz lagunduta, Lau bideetatik (Basagoiti
bukaeratik) Txomintxura eta handik Ereagara kalejiretan.

Itxartu taldeko txistulariek parte hartuko dute beste musikari batzuekin batera.


ASTELEHENA, 30: ERROMERIA TRADIZIONALA

Gaueko 22:00etan Satistegi (Kasino) plazan.

Euskal musika tradizionala, entzuteko eta dantzatzeko.

Itxartu Taldeak bultzatu eta proposatua.

 

ASTEARTEA, 31: PILOTA, FINALAK

Goizeko 11:00etatik 12:30etara Algortako Batzokiko Frontoian "Iñaki Deuna" XIII esku
pilota txapelketako finalak.

Itxartu Taldeak antolatua.

Finalen kartela


ASTEARTEA, 31: AURRESKUA

12:00etako San Inazio elizako Meza nagusiaren ondoren, Itxartuko  txistulari eta dantzariak aurreskua eskainiko die agintariei eta bertaratu guztiei.


ASTEARTEA, 31: DANTZALDIA

12:00etatik aurrera Metro plazan Dantzaldi bat eskainiko da. Talde batzuek parte hartuko dute, beraien artean Itxartuko dantzari eta txistulariak.

Agurra dantza taldeak antolatua.


—————

Back