2019.03.17, mendia: Oketa (1.013 m)

12/03/2019 15:47


ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK OKETA-rako  goizeko txangoa prestatu du MARTXOAREN 17an, igandea.


Informazio gehiago:


Ibilbidea:  Irteera Ubideatik (547 m), Siskina (854 m), Oketa (1.031 m),eta helduera Etxaguene-ra (648 m).

Zailtasuna: txikia.

Igoera metatua: 547 m.
Iraupena:  3:10 ordu gehi hamaiketakoa.
Luzera: 11 km.


IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, MARTXOAREN 14ean, osteguna, 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.


ADI! ALDI HONETAN 8:30etan, AUTOBUSEZ  JOANGO GARA, Algortako Metro plazako dagoen bus geltokitik


Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.





—————

Back