2018.10.12: Algortako Ibilaldiak: neurtua eta herrikoia

01/10/2018 09:51

XXXVI "ITXARTU" ALGORTAKO IBILALDIAK

Urriaren 12an, ohiko datan, Itxartu Taldearen Mendigoizale Sailak antolatzen duen XXXVI Agortako Herri ibilaldia eta Ibilaldi neurtua jokatuko dira.

Ibilaldiei buruzko informazioa agiri hauetan agertzen da:

Izen ematea www.itxartu.com gure webgune honetako hasierako orritik egin daiteke, urriare 9ra bitartean. Ondrn, urriaren 12an Algortako Batzokiko patioan egin litezke, ibiladi bakoitza abiatu baino lehen.

webgnean izena emateko 3 fitxa daude eta zuek zein bete behar duzuen aztertu eta erabaki behar duzue betetzen hasi baino lehen:

  • Ibilaldi neurtuan (luzean, 18,5 km) bikote bezala parte hartu nahi baduzu lehena bete behar duzu.
  • Ibilaldi neurtuan (luzean, 18,5 km) bakarrik egin nahi baduzu, bigarren fitxa bete behar duzu, baina jakin behar duzu ibilaldi hau bikoteka egitekoa dela eta bakarrik egiten baduzu, ez duzu saririk eskuratzeko eskubiderik izango.
  • Herri Ibilaldia (laburra, 6,5 km) egin nahi baduzu, gaztea zarelako edo gazte baten laguntzailea izan nahi duzulako, hirugarrena bete behar duzu.

Fitxa bakoitzean bikote bat, edo pertsona bat, edo gazte bat eta gehienez bi laguntzaile apuntatu daitezke. Gehiago nahi baduzu fitxa bat baino gehiago bete behar duzu.

Bete behar dituzun zuen datu pertsonalak ezezik, informazio osoa irakurri duzula eta bertan ageri diren arauak onartzen dituzula ziurtatu behar duzu dagokion esparruan "Bai" adierazten. Behin betez gero, "Bidali" botoia zapaldu behar duzu eta erantzun gisa mezu bat jasoko duzu, zure izen ematea onartua izan dela aipatuz.

Azken argibidea: luzeari Ibilaldi neurtua deitzen diogu kontrol batzuetatik igaro behar delako eta kontrol bakoiztean denbora neurtzen delako; eta laburrari Herri ibilaldia esaten diogu kontrolik ez eta denborarik ez dagoelako.


Izen emateko fitxa hauek betetzerakoan kontu hauek eduki behar dira kontuan:

  • Izen ematearen fitxa bidali ondoren, eskaera onartu dela aderaziz ohar bat agertuko zaizu, baina ez zaio inori zenbakirik emango. Zenbakiak ibilaldiaren egunean banatuko dira eta bikote kasuetan, lehen ibiltariaren lehen abizenaren orden alfabetikoaren arabera egingo da txartelen banaketa; bakarrik egingo duten kasuetan partaidearen lehen abizena hartuko da kontuan; eta Herri Ibilaldiaren kasuan umearen (edo lehen umearen) lehen abizenaren arabera ordenatuko dira txartelak (laguntzaileek umearenarekin batera izango dituzte beren txartelak, beti umearen abizena kontuan hartuta, eta ez laguntzailearena).
  • Ibilaldiaren egunean hainbat mahai jarriko dira txartelak emateko eta mahaietan ondo adieraziko dugu zein letratatik zein letratara jaso daitezken bakoitzean.

Zuen eskaerak jasotzen ditugunean gure fitxategian sartuko ditugu eta erantzungo dizugu zuen eskaerak onartu ditugula esanez. Hala ere, itxaron ezazue bizpairu egun erantzuna jasotzeko eta bitartean ez zaitez berriro ere izena ematen hasi. Hiru egun igaro ondoren, orduan bai, berriro apuntatu zaitez badaezpada ere.


PARTAIDEAREN ONARPENAK:

1.- Partaideak lasterketaren araudia ezagutzen eta bere osotasunean onartzen du.

2.- Partaideak badaki baldintza fisiko egokiak dituela, ekintza honetan bere borondatez parte hartzeko nahiko entrenatuta dagoela eta parte hartze honekin larritu daitekeen edo bere osasunari larriki kalte egin diezaioken min edo gaixotasunik ez duelai.

3.- Partaideak berak egoki jotzen duen enpresarekin ardura zibilaren eta istripu aseguruak kontratatu ditzala baimena ematen die antolatzaileei, bertan, beharrezkoa baldin bada, partaidea aseguratu bezala agertu daitekeelarik, honela parte hartzen duen ekintza fisikoaren ondorioz jasan ditzakeen kalteei kobertura emanez.

4.- Partaideak ITXARTU TALDEAri, edo honek baimendutako hirugarren bati onartzen die bereziki lasterketan zehar adingabeari argazki edo bideo euskarrietan egin diezazkioten irudien erabilera, denbora eta lurralde aldetik batera mugarik gabe eta inolako ordainik gabe, on-line eta off-line komunikabideetan erabili ahal izateko, gizarte-sareetan barne, dibulgazio helburuekin eginda.

5. Partaide guztiek, izen ematearekin batera, bere oniritzia ematen diote Itxartu Taldeari, honek, berariaz edo beste entitate baten bidez, izaera pertsonala duten beren datuak informatikoki eta bere irudia lasterketako argazkien, bideoen edo antzeko medioen bidez erabili ditzan, soilik kirol, sustapen edo merkataritzaren izaera duen helburuz, hori dena pertsonal izaera duten datuen babesaren Abenduaren 13ko 15/1999ko Lege organikoaren arabera. Partaideak fitxategi hauen egoera jakiteko eskubidea burutu lezake eta bere edukia berretsi edo zati batean edo osoan kendu arazi. Eskubidea gauzatzeko idatziz eskatu beharko dio Itxartu Taldeari (Algortako etorbidea 104. Algorta-Getxo).


ADINGABEEN PARTAIDETZA

XXXVI. Algortako Ibilaldien adingabeen inskripzioa bere gurasoetako batek edo tutoreak egin behar du, eta honek:

I.  2018ko urriaren 12an burutuko den ibilaldietan bere seme/alabak edo tutoretzapekoak parte hartu dezan bere oniritzia eta baimena ematen du.

II. Lasterketaren araudia ezagutzen eta bere osotasunean onartzen du, behar diren arloetan adingabearen izenean onartuz.

III. Bere seme/alabak edo tutoretzapekoak baldintza fisiko egokiak dituela, ekintza honetan bere borondatez parte hartzeko nahiko entrenatuta dagoela eta parte hartze honekin larritu daitekeen edo bere osasunari larriki kalte egin diezaioken min edo gaixotasunik ez duela badaki.

IV. Berak egoki jotzen duen enpresarekin ardura zibilaren eta istripu aseguruak kontratatu ditzala baimena ematen die antolatzaileei, bertan, beharrezkoa baldin bada, bere seme/alaba edo tutoretzapekoa aseguratu bezala agertu daitekeelarik, honela parte hartzen duen ekintza fisikoaren ondorioz jasan ditzakeen kalteei kobertura emanez.

V. ITXARTU TALDEAri, edo honek baimendutako hirugarren bati onartzen die bereziki lasterketan zehar adingabeari argazki edo bideo euskarrietan egin diezazkioten irudien erabilera, denbora eta lurralde aldetik batera mugarik gabe eta inolako ordainik gabe, on-line eta off-line komunikabideetan erabili ahal izateko, gizarte-sareetan barne, dibulgazio helburuekin eginda.



—————

Back