
2011.05.08: Getxoko Dantza taldean Areetako plazan
03.05.2011 10:27
Hurrengo igandean, maiatzaren 8an, Itxartu Euskal Dantzari taldeak Getxoko beste dantza taldeekin batera (Agurra, Berantzagi, Itxas Argia eta Zasi-eskola) Areetako geltokiko plazan dantzaldia ospatuko du 11:30etatik aurrera. Ospakizuna maiatzaren 15ean Getxon izango den Bizkaiko dantzari egunarekin lotuta dago. Ondorengo dantzak izango dira ikusgai:
Agintariena-Zortziko-Txotxongilo
Esku dantza-Txulalai
Agurra-Makil txiki
Banango-Makil joko
Zapatain-San Petrike
Aintzina pika-Buhameak
Gorulari (Domingilo-Arku dantza)
Jota eta Arin-arin
—————