
2009.10.10: Itxartu Abesbatzak Hirutasun Elizan abestuko du
07.10.2009 13:10
Urriaren 10ean, larunbata, eta arratsaldeko 8:15etan hasita, Itxartu Abesbatzak eta Madrileko Tres Cantos herriko Santa Teresa Koralak kontzertua eskainiko dute Algortako Hiruzkoitarren Elizan (Algortako San Martin kalean).
Itxartu Abesbatzak abesti hauek eskainiko ditu:
Elurra mara mara ……………………………………...…………. Illunabarra ..…………………………………....………………….. Te Deum guaraní (La Misión pelikulakoa)..…………... Alostorrean ……………….……………………………...………… Blancas como palomas ……………………………..…………. Mendirik mendi ……………………………………………………… Va pensiero (Nabucco) ………………………….……………. Saratarra ………………………………………………....…………. |
Serge Jarrof Mokoroa Ennio Morricone Malat Luis Aramburu Sabin Salaberri Giuseppe Verdi Jose Mª Gonzalez Bastida |
Santa Teresa Korala 1988an sortu zen. Azken urte hauetan, 2002az geroztik, Daniel de la Puente dute zuzendari eta besteak beste Italiako errenazimenduko madrigal erako Adriano Banchieri-ren Il Fascino opereta eskaini zuen 2003an eta berriro ari da prestatzen datorren urteko inauterietarako. Ekainerako Henry Purcell-en Dido eta Eneas opera ari dira prestatzen. Tomas Luis de Victoriaren "Responsorios de Tinieblas" abestu zuten Tres Cantos-eko Antzokian, Logroño-ko San Bartolome elizan, Yuso-ko San Millan Monastegian, Leon-go Katedralean eta Astorga-ko Santa Marta elizan. Iazko ekainean Estatuko Ondare Sailak antolatzen dituen Musika zikloan El Pardo Errege Jauregian eskuartu zuten.
—————