Itxartu Antzerki taldeak 2019ko maiatzaren 4ean Getxo-Areetako Musika eskolako aretoan taularatu duen "Muertos de la risa" antzezlanaren bideoa.


Itxartu - Ekintzak 

Nahiz eta bazkide ez izan, parte hartu dezakezu. Gurekin harremanetan jartzeko: itxartu.itxartu@gmail.com edo 695750649

 

Abesbatza: Entseguak Astearte eta Ostegunetan 20:30 - 21:30 h. -  Sokak Asteartetan 19:30 - 20:30  -  Nahi baduzu, etorri.

Hurrengo kontzertua: maiatzaren 12an Portugaleten

Antzerkia: Entseguak astelehen eta asteazkenetan 20:00 - 21:00   - Nahi baduzu, etorri.

Maiatzaren 4ean,larunbata, 20:00etan Areetako Musika eskolako Auditorioan, "Muertos de la risa" antzezlana taularatuko dute. Informazio gehiago webgune honetan

 

Dantza: Entseguak (Izena emateko epea, irailan eta urrian.):

Txikiak 4-8 urte (neska-mutilak): larunbatetan 12:00 - 13:00

Ertainak mutilak 8-15 urte: Ostiraletan  19:00 - 20:00

Ertainak neskak 8-12 urte (1): Ostiraletan  18:30 - 19:30

Ertainak neskak 12-15 urte (2): Ostiraletan  19:30 - 20:30

Gazteak (neska-mutilak) 16-35 urte: Ostiraletan  20:30 - 21:30

Nagusiak (1) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 10:00 - 11:00

Nagusiak (2) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 11:00 - 12:00

Hurrengo ekitaldia: 

Maiatzaren 4ean, arratsaldean, Itxartu Euskal Dantzari Taldeko txikienek Itxas Argiaren Alardean parte hartuko dute, Getxoko Polikiroldegiaren ondoko parkingean.

 

Musika Eskola:

Txistu, Trikitixa eta Pandero. (egunak eta ordutegia interesatuekin hitzartu behar dira). Ikasturte honetako matrikula epea itxita dago aspalditik. 

Mendia: Hurrengo txangoa: Maiatzaren 5ean Garbola eta Burgoa mendietara goizez. Informazio gehiago webgune honetan.

Kirolak: Hurrengo ekintzak:

- Kedadak: hileko lehen ostiraletan. Hurrengoa: Maiatzaren 3an. Informazio gehiago webgune honetan egongo da.

- Nordic Walking edo Ipar martxa: hileko bigarren larunbatetan. Hurrengoa: Maiaztaren 11an.

 

 

 


Itxartu Taldea

ITXARTU TALDEA 1976. urtean sortu zen, Algorta-Getxon ALGORTAKO ITXARTU EUSKAL DANTZARI TALDEArekin batera. Helburua Euskal kultura bultzatzea zen, eta modu berezian betiko euskal kulturaren Folklore adierazpena berreskuratu, zabaldu eta hedatzea. Garai horietan oso lan garrantzitsua egin zuten Iñaki Uriak (Dantzarien Irakasleak), Fernando Torrontegik eta Arantza Zubillagak.

1986ko martxoan eratu zen formalki ITXARTU TALDEA Ismael Moral presidente zela, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren menpe dagoen Kultura Fundazioen Erregistroan inskribatu zuten. Garai horietan Euskal Kultura bultzatzen jarraitzeaz gain beste ekintza hauek ere sartu ziren: kirolak, olgetakoak, gastronomikoak, eta abar…

 

Gaur egun ITXARTU TALDEA osatzen duten taldeak hauek dira:

  • Itxartu Euskal Dantzarien Taldea
  • Itxartu Musika Eskola
  • Itxartu Abesbatza
  • Itxartu Antzerki Taldea
  • Itxartu Mendigoizale Taldea
  • Itxartu Kirol Taldea
  • Itxartu bestelako ekintzak

 

 

Itxartu

37 urte horietan zehar milaka gizonek eta emakumek, gaztek zein nagusik, hartu dute parte ekintzetan, nola edo hala. Guztioi bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu.

 

Emandako laguntzagatik, eskerrak ere erakunde hauei: Getxoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari; baita gure ekintzak aurrera ateratzen musu truk lagundu diguten enpresa eta merkatariei.