2020an EUSKAL MENDI FEDERAZIOAREN LIZENTZIA ESKATZEKO PROZESUA

 

Urtero bezala, zuekin harremanetan jartzen gara 2020rako Euskal Mendi Federazioaren lizentzia eskatzeko prozesua irekitzen dela informazioa emateko.

Urte honetatik aurrera aseguruak Nordic Walkingen jarduerak ere estaltzen ditu.

Aurten prozesua iazkoaren antzekoa da; edonola ere, jarraibideak arretaz irakurtzea gomendatzen da.

 

Prozedura:

1.- Argibideak irakurtzea.

2.- Kuota kalkulatzea, aukeren arabera.

3.- Orria, betetzea eta sinatzea. Gainera 16 urtekoak (barne) baino txikiagoko eskaeretan gazteak federatzeko baimena eredu-betetzea eta sinatzea

4.- IMT kontuan diru sarrera egitea, zeinek egiten duena adieraziz. Eskaera bakoitzeko diru sarrera bana.

5.- Itxartu Mendigoizalera orriak bidaltzea behin Beteta eta sinatuta, posta elektronikoz edo posta arruntaz.

 

Dokumentzaioa posta elektronikoz bidali beharrean, pertsonalki eman ahal izango du Itxartun abenduaren 19 eta 26 ostegunetan (ikusi argibideak).

 

GARRANTZITSUA: diru-sarrera egin arren, kasu dokumentazioa (beteta eta sinatuta) bidaltzen ez bada, ez du eskaerarik tramitatuko federaziora. 

 

Artxiboak:

 

Para cualquier duda ponerse en contacto a través del correo mendigoizalea@itxartu.com

 

 


Itxartu - Ekintzak 

Nahiz eta bazkide ez izan, parte hartu dezakezu. Gurekin harremanetan jartzeko: itxartu.itxartu@gmail.com edo 695750649

 

Abesbatza: Entseguak Astearte eta Ostegunetan 20:30 - 21:30 h. -  Sokak Asteartetan 19:30 - 20:30  -  Nahi baduzu, etorri.

Hurrengo kontzertua: Abenduaren 20an, ostirala, arratsaldeko 20:15etan Gabon kontzertua Algortako Hirutasun elizan (San Martin kalean)

Antzerkia: Entseguak astelehen eta asteazkenetan 20:00 - 21:00   - Nahi baduzu, etorri.

 

Dantza: Entseguak (Izena emateko epea, irailan eta urrian.):

Txikiak 4-8 urte (neska-mutilak): larunbatetan 12:00 - 13:00

Ertainak mutilak 8-15 urte: Ostiraletan  19:00 - 20:00

Ertainak neskak 8-12 urte (1): Ostiraletan  18:30 - 19:30

Ertainak neskak 12-15 urte (2): Ostiraletan  19:30 - 20:30

Gazteak (neska-mutilak) 16-35 urte: Ostiraletan  20:30 - 21:30

Nagusiak (1) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 10:00 - 11:00

Nagusiak (2) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 11:00 - 12:00

Hurrengo ekitaldia: 

- Abenduaren 22an, igandea, 12:00etatik aurrera Itxartu Taldeak Gabon kantak abestuko ditu Algortako kaleetan eta ondoren, Olentzreo eta Domingi Algortako Batzokian agertu eta umeekin arituko dira saolasean.

 

 

Musika Eskola:

Txistu, Trikitixa eta Pandero. (egunak eta ordutegia interesatuekin hitzartu behar dira). Ikasturte honetako matrikula epea itxita dago aspalditik. 

Mendia: Hurrengo ekintza: Urtarrilaren 12an, igandea, urteko lehen mendi txangoa, Zuhaizti-ren inguruan. Informazioa laster webgune honetan.

Kirolak: Hurrengo ekintzak:

- Kedadak: hileko lehen ostiraletan. Hurrengoa: urtarrilaren 10ean, jaiak direla-eta bigarren osriralean oraingoan. Infrmazio gehiago laster webgune honetan .

- Nordic Walking edo Ipar martxa: hileko bigarren larunbatetan izaten da. Hurrengoa: Urtarrilaren 11an. Informazio gehiago laster webgune honetan.

 

 

 


Itxartu Taldea

ITXARTU TALDEA 1976. urtean sortu zen, Algorta-Getxon ALGORTAKO ITXARTU EUSKAL DANTZARI TALDEArekin batera. Helburua Euskal kultura bultzatzea zen, eta modu berezian betiko euskal kulturaren Folklore adierazpena berreskuratu, zabaldu eta hedatzea. Garai horietan oso lan garrantzitsua egin zuten Iñaki Uriak (Dantzarien Irakasleak), Fernando Torrontegik eta Arantza Zubillagak.

1986ko martxoan eratu zen formalki ITXARTU TALDEA Ismael Moral presidente zela, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren menpe dagoen Kultura Fundazioen Erregistroan inskribatu zuten. Garai horietan Euskal Kultura bultzatzen jarraitzeaz gain beste ekintza hauek ere sartu ziren: kirolak, olgetakoak, gastronomikoak, eta abar…

 

Gaur egun ITXARTU TALDEA osatzen duten taldeak hauek dira:

  • Itxartu Euskal Dantzarien Taldea
  • Itxartu Musika Eskola
  • Itxartu Abesbatza
  • Itxartu Antzerki Taldea
  • Itxartu Mendigoizale Taldea
  • Itxartu Kirol Taldea
  • Itxartu bestelako ekintzak

 

 

Itxartu

37 urte horietan zehar milaka gizonek eta emakumek, gaztek zein nagusik, hartu dute parte ekintzetan, nola edo hala. Guztioi bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu.

 

Emandako laguntzagatik, eskerrak ere erakunde hauei: Getxoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari; baita gure ekintzak aurrera ateratzen musu truk lagundu diguten enpresa eta merkatariei.