ITZIAR LOPEZ DE URALDE OROI- ETA TESTIGANTZA-LASTERKETETAN IZEN EMATEA 


Abenduaren 16an, igandea, Getxo udalerrian XXXV. Itziar Lopez de Uralde Oroi eta Testigantzazko lasterketak burutuko dira, esan bezala bi lasterketa izanik: bata, Testigantzazkoa, ez da lehiakorra, 2 km-ko luzera du, eta umeengan zein bere laguntzaileengan eta lasterketak egiten ohituta ez daudenengan dago pentsatuta; eta bestea, Oroi-lasterketa, 9 km duen lasterketa. Testigantzazkoa doakoa da eta Oroi-lasterketan parte hartzeko 8 €ko kuota ordaindu behar du partaideak, dirua Itxartu Taldeak Laboral Kutxan duen kontu honetan sartuz: ES90 3035 0067 61 0670084562, partaidearen izen-abizenak "Kontzeptua"n idatzita.


Inskripzio epea abenduaren 11n bukatuko da, orri honetan Interneten edo inskripzioak egiteko prestatuta dauden hainbat denda eta polikiroldegitan: Getxoko 3 polikiroldegiak, Algorta-Getxoko Kantxa Kirol Moda denda, Bilboko Bikila kirol denda eta Portugaleteko Sportlandia kirol denda.


Izena eman baino lehen orri honetako eskuineko zutabean Oroi lasterketa honi buruz ageri den informazio osoa irakurri behar da, batez ere Araudia. Eta izena eman nahi den pertsona adingabea baldin bada, apuntatzen duen gurasoak edo tutoreak Adingabeen izen-emateari buruzko Araudiko 24. atala irakurri eta onartu behar du


Izena emateko fitxan sartzeko lotura honetan zapaldu behar duzu:



Izen ematea


 

Itxartu - Ekintzak 

Nahiz eta bazkide ez izan, parte hartu dezakezu. Gurekin harremanetan jartzeko: itxartu.itxartu@gmail.com edo 695750649

 

Abesbatza: Entseguak Astearte eta Ostegunetan 20:30 - 21:30 h. -  Sokak Asteartetan 19:30 - 20:30  -  Nahi baduzu, etorri.

Iailaren hasieran hasiko ditugu berriro prestaketak

Antzerkia: Entseguak astelehen eta asteazkenetan 20:00 - 21:00   - Nahi baduzu, etorri.

"¡Hay motín, compañera!" eta "Juegos de oficina" antzerki lanak taularatzeko moduan dago gure Itxratu Antzerki Taldea.


Dantza: Entseguak (Izena emateko epea, irailan eta urrian.):

Txikiak 4-8 urte (neska-mutilak): larunbatetan 12:00 - 13:00

Ertainak mutilak 8-15 urte: Ostiraletan  19:00 - 20:00

Ertainak neskak 8-12 urte (1): Ostiraletan  18:30 - 19:30

Ertainak neskak 12-15 urte (2): Ostiraletan  19:30 - 20:30

Gazteak (neska-mutilak) 16-35 urte: Ostiraletan  20:30 - 21:30

Nagusiak (1) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 10:00 - 11:00

Nagusiak (2) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 11:00 - 12:00

Hurrengo ekitaldia: 

Abenduaren2an, igandea, Algorta kaleetan dantzarera aterao dira dantza talde guztiak..

 

Musika Eskola:

Txistu, Trikitixa eta Pandero. (egunak eta ordutegia interesatuekin hitzartu behar dira). Ikasturte honetako matrikula epea itxita dago aspalditik. 

Mendia: Hurrengo txangoa: abenduaren 2an Gorbeia mendira joango gara. Informazio gehiago laster webgune honetan.

Kirolak: Hurrengo ekintzak:

- Kedadak: hileko lehen ostiraletan. Hurrengoa: abenduaren 7ean. Informazio gehiago webgune honetan egongo da.

- Nordic Walking edo Ipar martxa: hileko bigarren larunbatetan. Hurrengoa: abenduaren 1ean .


 

 


Itxartu Taldea

ITXARTU TALDEA 1976. urtean sortu zen, Algorta-Getxon ALGORTAKO ITXARTU EUSKAL DANTZARI TALDEArekin batera. Helburua Euskal kultura bultzatzea zen, eta modu berezian betiko euskal kulturaren Folklore adierazpena berreskuratu, zabaldu eta hedatzea. Garai horietan oso lan garrantzitsua egin zuten Iñaki Uriak (Dantzarien Irakasleak), Fernando Torrontegik eta Arantza Zubillagak.

1986ko martxoan eratu zen formalki ITXARTU TALDEA Ismael Moral presidente zela, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren menpe dagoen Kultura Fundazioen Erregistroan inskribatu zuten. Garai horietan Euskal Kultura bultzatzen jarraitzeaz gain beste ekintza hauek ere sartu ziren: kirolak, olgetakoak, gastronomikoak, eta abar…

 

Gaur egun ITXARTU TALDEA osatzen duten taldeak hauek dira:

  • Itxartu Euskal Dantzarien Taldea
  • Itxartu Musika Eskola
  • Itxartu Abesbatza
  • Itxartu Antzerki Taldea
  • Itxartu Mendigoizale Taldea
  • Itxartu Kirol Taldea
  • Itxartu bestelako ekintzak

 

 

Itxartu

37 urte horietan zehar milaka gizonek eta emakumek, gaztek zein nagusik, hartu dute parte ekintzetan, nola edo hala. Guztioi bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu.

 

Emandako laguntzagatik, eskerrak ere erakunde hauei: Getxoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari; baita gure ekintzak aurrera ateratzen musu truk lagundu diguten enpresa eta merkatariei.