Izena eman baino lehen irakurri beharrekoa

Partaideak, izena ematen duten unetik, lasterketaren araudia ezagutzen eta bere osotasunean onartzen duela adierazten du.

Partaideak Itxartuk egoki jotzen duen enpresarekin ardura zibilaren eta istripu aseguruak kontratatu ditzala baimena ematen die antolatzaileei, bertan, beharrezkoa baldin bada, partaidea aseguratu bezala agertu daitekeelarik, honela parte hartzen duen ekintza fisikoaren ondorioz jasan ditzakeen kalteei kobertura emanez.


Partaideak badaki baldintza fisiko egokiak dituela, ekintza honetan bere borondatez parte hartzeko nahiko entrenatuta dagoela eta parte hartze honekin okertu daitekeen edo bere osasunari larriki kalte egin diezaioken min edo gaixotasunik ez duela.


XXXII. Itxartu Krossaren adingabeen inskripzioa bere gurasoetako batek edo tutoreak egin behar du, eta honek:

I.  2018ko matxoaren 11an burutuko den lasterketan bere seme/alabak edo tutoretzapekoak parte hartu dezan bere oniritzia eta baimena ematen du.

II. Lasterketaren araudia ezagutzen eta bere osotasunean onartzen du, behar diren arloetan adingabearen izenean onartuz.

III. Bere seme/alabak edo tutoretzapekoak baldintza fisiko egokiak dituela, ekintza honetan bere borondatez parte hartzeko nahiko entrenatuta dagoela eta parte hartze honekin okrtu daitekeen edo bere osasunari larriki kalte egin diezaioken min edo gaixotasunik ez duela badaki.


Eta horregatik fitxa ageri den Onarpenean BAI marakatuko du.


Itxartu Krossean izena emateko fitxa

Asteriskoa duten eremu guztiak ezinbestean bete behar dira. Fitxa bete ondoren zapaldu “Bidali”. Dortsalak lasterletaren egunen, martxoak 11, jaso behar dira, zure lasterketa hasi baino ordu erdi bat lehenago. 24 ordutan emailez baieztatuko dizugu.


 

Itxartu - Ekintzak 

Nahiz eta bazkide ez izan, parte hartu dezakezu. Gurekin harremanetan jartzeko: itxartu.itxartu@gmail.com edo 695750649

 

Abesbatza: Entseguak Astearte eta Ostegunetan 20:30 - 21:30 h. -  Sokak Asteartetan 19:30 - 20:30  -  Nahi baduzu, etorri.

Hurrengo kontzertua: Martxoaren 24ean Itxartu abesbatzak eta Ciudad Realeko koru batek konzertua eskainiko dute 20:15etan Hirutasun elizna (San Martin kalea - Algorta). Informazioa eskainiko dugu web honetan.

Antzerkia: Entseguak astelehen eta asteazkenetan 20:00 - 21:00   - Nahi baduzu, etorri.

Hurrengo emanaldia:

Dantza: Entseguak (Izena emateko epea, irailan eta urrian.):

Txikiak 4-8 urte (neska-mutilak): larunbatetan 12:00 - 13:00

Ertainak mutilak 8-15 urte: Ostiraletan  19:00 - 20:00

Ertainak neskak 8-12 urte (1): Ostiraletan  18:30 - 19:30

Ertainak neskak 12-15 urte (2): Ostiraletan  19:30 - 20:30

Gazteak (neska-mutilak) 16-35 urte: Ostiraletan  20:30 - 21:30

Nagusiak (1) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 10:00 - 11:00

Nagusiak (2) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 11:00 - 12:00

Hurrengo ekitaldia: 

Martxoaren 18an dantza tadle guztiak Udaberriko ekitaldia izango dute, Algortako kaleetan dantzan.

- Martxoaren 24ean Itxartu Euskal Dantzari Taldeko txikiak Tolosako alardera joango dira.  

 

Musika Eskola:

Txistu, Trikitixa eta Pandero. (egunak eta ordutegia interesatuekin hitzartu behar dira). Ikasturte honetako matrikula epea itxita dago aspalditik. Klaseak hartzeko izen-ematearen epea irailean eta urrian zehar zabalduko da.

Mendia: Hurrengo txangoa: otsailaren 18an Orkataztegi mendira joango gara.  Informazio gehiago webgune honetan.

Kirolak: Hurrengo ekintzak:

- Kedadak: hileko lehen ostiraletan. Hurrengoa: martxaoern 2an. Informazio gehiago webgune honetan egongo da.

- Nordic Walking edo Ipar martxa: hileko bigarren larunbatetan. Hurrengoa: martxoaren 10ean. Informazio gehiago webgune honetan egongo da.

 

 


Itxartu Taldea

ITXARTU TALDEA 1976. urtean sortu zen, Algorta-Getxon ALGORTAKO ITXARTU EUSKAL DANTZARI TALDEArekin batera. Helburua Euskal kultura bultzatzea zen, eta modu berezian betiko euskal kulturaren Folklore adierazpena berreskuratu, zabaldu eta hedatzea. Garai horietan oso lan garrantzitsua egin zuten Iñaki Uriak (Dantzarien Irakasleak), Fernando Torrontegik eta Arantza Zubillagak.

1986ko martxoan eratu zen formalki ITXARTU TALDEA Ismael Moral presidente zela, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren menpe dagoen Kultura Fundazioen Erregistroan inskribatu zuten. Garai horietan Euskal Kultura bultzatzen jarraitzeaz gain beste ekintza hauek ere sartu ziren: kirolak, olgetakoak, gastronomikoak, eta abar…

 

Gaur egun ITXARTU TALDEA osatzen duten taldeak hauek dira:

  • Itxartu Euskal Dantzarien Taldea
  • Itxartu Musika Eskola
  • Itxartu Abesbatza
  • Itxartu Antzerki Taldea
  • Itxartu Mendigoizale Taldea
  • Itxartu Kirol Taldea
  • Itxartu bestelako ekintzak

 

 

Itxartu

37 urte horietan zehar milaka gizonek eta emakumek, gaztek zein nagusik, hartu dute parte ekintzetan, nola edo hala. Guztioi bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu.

 

Emandako laguntzagatik, eskerrak ere erakunde hauei: Getxoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari; baita gure ekintzak aurrera ateratzen musu truk lagundu diguten enpresa eta merkatariei.