Mendian 2012an federatzeko eginbeharrak

29.11.2011 23:59

 

Itxartu Mendigoizale Taldeak bere bazkideak edo gure taldearen bidez egin nahi duten pertsonak Euskal Mendizale Federazioan federatu daitezen prozedurari ekin dio jadanik.

 

Inolako orainketarik egin edo posta elektronikoaz fitxa bidali baino lehen hemen ageri diren oharrak eta aholkuak irakurri ditzazuela eskatzen dizugu.


Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan mendigoizalea@itxartu.com posta elektronikoarekin.
 
Kuota ordaintzeko aukerak:

  1. Interneten bidez.
  2. Abenduaren 1ean, osteguna, zein abenduaren 13an, asteartea, 19:30etan ITXARTU BULEGOAN

 

Eskaintzen den prozedura hauxe da:

 

 

  • Behar izanez gero, bete behar den fitxa jaitsi daiteke (horretarako Federatzeko eskaera klikatu behar da, ondoren ireki den agiriaren goialdean eta ezkerrean dagoen 'Download' zapaldu behar da eta agiria gorde), ondoren agiria bete eta mendigoizalea@itxartu.com helbidera bidali behar da.

 

  • Eskatzaile bakoitzak federatzeko argibideak irakurri eta bere kasuari dagokion egoera erabaki ondoren, kuota kalkulatu  eta diru hori Itxartu Mendigoizale Taldeak BBK-n duen kontu honetan sartu behar du: 2095 00 2200 9106732999

  

Edozein zalantza izanez gero, mendigoizalea@itxartu.com helbidera idatzi ezazu, argibide gehiago eskatuz.

—————

Volver