Martxoaren 6ko Kobaron-Algorta mendi txangoa bertan behera

05/03/2016 16:58


Martxoaren 6ko astebururako euriarekiko iragarpen metereologikoa eta haizearen alerta horia dela-eta, igande honetarako programatuta genuen Kobaron-Algorta ibilaldia bertan behera utzi dugu eta hurrengo asteburuko igandean (martxoak 13a) programatu dugu berriro.


Txangoaren motak eta ibilaldiaren ezaugarriek bultzatu gaituzte erabaki hau hartzera. Ibilaldia izugarria da baina berataz gozatzeko asteburu honetan izango ditugun baldintza metereoligikoak baino hobeak behar dira. 

 

Izena emanda zuten pertsonek bertan behera garatu denaren informazioa jaso dute eta datorren asteburuan berriro apuntatuko direla uste eta nahi dugu. Eta ea atzerapan honek pertsona berri batzuek animatzeko balio duen. 


Datorren igandera arte!

—————

Back