Itxartu Musika Eskola: Ikasturtearen hasiera

04/09/2013 09:58

Itxartu Musika Eskola matrikula epea irekita

 

2013-2014 ikasturtea gertu daukagula jadanik izen-emate prozedura abian jarri dugu Itxartu Musika Eskolan. Kontutan hartu beharreko datak hurrengoak dira:

 

.- 2013/09/22: IZENA EMATEKO EPE BUKAERA.

Izena emateko, ondorengo datuak (ikaslearen izen-abizenak, harremanetarako helbide elektroniko eta telefonoa, ikasi nahi duen musika tresna, guraso edo tutoreen izenak, hala balegokio) itxartumusikaeskola@hotmail.com helbidera bidali.

 

.- 2013/09/25: ORDUTEGI ZEHAZTAPENA.

 

.- 2013/10/01: KURTSO HASIERA.

 

Dena den, informazio gehiagorako dokumentua atxikitzen dugu; hala ere 688 676 188 telefonora edota itxartumusikaeskola@hotmail.com e-mailera jo dezakezue zuen zalantzak argitzeko.

—————

Back