Itxartu abesbatza Berangon eta Algortan

06.06.2011 18:05

Itxartu Abesbatza bi ekitalditan egongo da asteburu honetan.

 

Ekainaren 10ean, ostirala, 20:00etan Berango-ko elizan

"Udaberriko Kontzertuak" egitarauaren barruan, Algorta-Getxoko Itxartu abesbatzak (ahots nahasiak), Erandioko Mendibaiarte abesbatzak (ahots lodiak) eta Bilboko Emays abesbatzak (ahots zuriak) esku hartuko dute.

Itxartu abesbatzaren egitaraua hauxe izango da: 

  • An Irish Blessing, Irlandako abesti herrikoia
  • Nere herriko neskatxa maite, Benito Lertxundirena
  • Izar ederra, Julen Ezkurdiarena
  • Humming chorus (aho itxitako abestia) G.Puccini-ren Madame Butterfly operako zatia (Jesús Antruejok moldatu eta egokitua).
  • Illunabarra, Mokoroa-rena.

Ekainaren 12an, igandea, 18:00etan hasita, Algorta-Getxoko Biotz Alai enparantzan

Getxoko abesbatzen egunean. Hauek dira partaideak; BIOTZ ALAI, ERROMOKO KANTARIAK, ESKUZ ESKU, GIZATIAR, GORRONDATXE, IRUTASUN, ITXARTU, ONDARRETA, TANGORAKO SOINUTARRAK eta ZOZOAK, bakoitzak bina abesti abestuko dutelarik.

Itxartu Abesbaztak Julen Ezkurdiaren "Izar ederra"  eta Benito Lertxundiren "Nere herriko neskatxa maite" abestuko ditu.

 

 

 

 

 

 

—————

Volver