Itxarkantu

02.10.2011 00:34

Itxartu Taldeak abian ipini zuen duela bi urte Itxarkantu izenez bataiatu genuen ekimen hau.

Itxarkantuk hemengo abestiak erakutsi nahi ditu, abesti horiek kaleetan eta tabernetan abestu nahi ditu aspaldiko ohiturari jarraituz.

Ez da, inola ere, abesbatza, kale-abestiak sustatzeko eta bultzatzeko ahalegina baizik.

Astelehenero biltzen gara, 19:30etatik 20:30etara, Batzokiko Itxartu aretoan. Eta gero tabernaz taberna ibiltzen gara kantatzen.

Edozein etorri daiteke gurekin.

Abestea gustatzen bazaizu, gurekin duzu aukera polita.

 

Hona hemen aurten kaleratu dugun kartela

—————

Volver