Abenduak 3: GAUR, EUSKERAREN EGUNA DA

03/12/2016 10:22


EGUERDIAN ITXARTU DANTZA  TALDEA ALGORTAN IBILIKO DA


12:00etatik aurrera Itxartu Euskal Dantzari Taldeko adin guztietako dantzariak Algortako bazterrak alaituko ditu bere dantzekin.


Ibilbidea hauxe izango da: Batzokia - Satistegi plaza - Metroko plaza - San Nikolas plaza - Batzokia.


ARRATSALDEAN ITXARKANTU TALDEA ETA BESTE BATZUEK ABESTEN IBILIKO GARA


Eta arratsaldeko 19:00etan San Nikolas plazan euskeraren aldeko jaia hasiko da.

20:30etan Itxarkantuk eta Itxas Argiak gonbitea luzatzen dizuete gurekin batera abestera etorri zaitezten.

Euskerazko abestiak kantatuko ditugu, gehienak oso ezagunak, eta abestien letrak jasotzen dituen orriak banatuko ditugu.


Anima zaitez euskeraren alde!


—————

Back