Ekainaren 19-2: Elizondo-ra

09/06/2010 13:36

 

 

Urtarrilaren 31an Algorta-Getxoko Itxartu Krossaren XXIV. lasterketa burutuko da.

Eguna: 2010eko urtarrilaren 31a.

Ordutegiak: 11:30etatik aurrera.

Mailak: denak, benjamin aurrekoetatik beteranoetara, neskak zein mutilak.

Luzerak: 450 m. laburrena (Benjaminaurrekoak) eta 5.430 m. luzeena (Seniorrak eta Beteranoak).

 

Izen-emateak:

Dohakoak izango dira eta era hauetara egin ahal izango dira:

  • Urtarrilaren 29a bitartean, ostirala, egun osoan zehar, hots, gaueko 12:00ak arte, Itxartu Taldearen posta elektronikoan info@itxartu.com (izena, abizenak, jaioteguna eta herria adieraziz).
  • Kantxa Kirol Moda edo Gaztañaga Kirolak dendetan 2010-01-23ra bitartean.
  • Krossaren egunean, lasterketa bakoitzaren hasi baino ordu erdi baino lehenagora arte, Algortako Batzokian.

Gainera,

  • Klubek eta ikastetxeek beren atleta guztiak batera izen-eman ditzakete, aipatutako posta elektronikoan info@itxartu.com
  • Krossaren egunean mahai berezi bat ipiniko da posta elektronikoaren bidez beren izen-emateak egin dituzten pertsonek beren dortsalak ahalik eta lasterren jaso ahal izan ditzaten. Klubei eta Ikastetxeei dagokienean, dortsal guztiak elkarrekin eta ordezkariari edo pertsona arduradunari emateko prest izango dira mahai horretan. 

 

Barritasuna:

  • Zirkuitoa aldatu da eta aurten Batzokitik Udaletxe aldera abiatuko da lasterketa, ibilbide hau osatuz: Batzoki aurrea - Algortako etorbidea - Ganzabal - Basagoiti etorbidea (Batzoki-rantz) - Satistegi - Torrene - Basagoiti etorbidea - Batzoki aurrea.
  • Zirkuitoa atleten gustokoa izango delakoan gaude eta ikusle gahiago erakartzeko gai.

 

Informazio gehiago:

 

 

 

—————

Back