Ekainak 30-Uztailak 5: SOMMERFESTA

22.06.2011 18:12

 

ALGORTAKO 2. SOMMERFESTA

GARAGARDOAREN FESTA

 

Zer da Sommerfesta? Alde batetik hitz alemaniarra den Sommer = uda eta bestetik euskerazko hitza, festa, biak elkartuta.

 

Zer eskainiko du Sommerfesta-k? Alemaniako garagardotegia Algortara ekarria. Bertan plater alemaniar jatorrak (ukondoa, saltxitxak, hestebeteak, …), benetako garagardo alemaniarrez edo beste edari batzuez bustita.

 

Noiz eta Non? Uztailaren 1etik 5era, biak barne (Jazzaldiaren egunetan alegia), Algortako Batzokiko jolasgunean.

 

Nortzuk dira antolatzaileak? Algortako bi talde: Itxartu Taldea (kultura taldea, bere baitan kirol sail bat ere duena) eta Getxo Rugbya (Getxoko kirol talderik garrantzitsuena), biak ala biak Getxon oso errotuta eta beren atzetik oso jende kopuru handia dutenak. Eta horiekin batera Enrique Thate, Bilboko urdai-saltzaile ezaguna eta honelako ekintzak antolatzen eskarmentu handikoa.

 

Zer gehiago eskaintzen du?

  • Gune familiarra, bertan umeentzako puzgarriak egongo direlako
  • Jazzaldira joaten direnentzako, ekintza osagarria.
  • Garagardotegia berezia, Alemaniara joan gabe

  

Zein ordutan egongo da irekita?

 

 

 

Ekainak 30, osteguna 18:00-24:00
Uztailak 1, ostirala 18:00-25:00
Uztailak 2, larunbata 12:00-16:00
  18:00-25:00
Uztailak 3, igandea 12:00-16:00
  18:00-25:00
Uztailak 4, astelehena 18:00-25:00
Uztailak 5, asteartea 18:00-24:00

 

 

Zeintzuk dira helburuak?

  • Itxartu eta Getxo Rugby izenak indartzea
  • Udalerrian agerian egotea
  • Jendea gure ingurura ekartzea
  • Beste elkarteekin batera egin daitezkeen ekintzak sustatzea
  • Taldeak finantzatzen laguntzea

 

2. urte honetako hobekuntzak

  • Getxo Rugby Taldea Ohorezko Mailara igo dela-ta, ekainaren 27an, astelehena, 20: 30etan Omenaldia egingo zaio Bilboko Zabalkunde plazan dagoen Ein Prosit taberna-jatetxean.
  • Jasoko den diru osotik %3a Algortako “Tourseko Martin Deunaren Misioak Taldea”-ri emango zaio, garatzen ari den “Afrika egarri dago” egitaraurako.
  • Iaz baino ume-jolasgune gehiago.
  • Ekainaren 2an, larunbata, Getxo Rugby-ren eguna ospatuko dute.
  • Karpan bertan musika talde batzuen emanaldiak izango dira.
  • Ekainaren 5ean garagardoaren dastatzea egingo da.

—————

Volver