Dantza Taldea Txekian

05.07.2011 18:28

Algortako Itxartu Euskal Dantzari Taldeak Klatovy-ko (Txekiar Errepublika) 18. Nazioarteko folklore jaialdian parte hartuko du Euskadiren ordezkari gisa.
 
Jaialdia uztailaren 7tik 10era bitartean luzatuko da eta bertan, urtean zehar prestatutako dantzen sorta ederra eskaintzeko aukera izango dute Itxartu Taldekoek. 30 pertsonaz osatutako dantzari eta musikari taldeak, Bizkaiko dantzari dantza, Behe Nafarroako Luzaideko dantzak eta Gipuzkoako dantzak erakutsiko ditu besteak beste.
 
Jaialdian, Mexico, Colombia, Alemania, Grezia, Serbia, Eslobenia eta Txekiar Errepublikako taldeek parte hartuko dute euskaldunekin batera; helburuetako bat, euren artean harremanak sortu eta sendotzea izango da, antolatzaileek komentatu dutenaren arabera.

Ikus kartela 

 

 

 

 

 

 

 

—————

Volver