Berbalaguna

02.10.2011 00:35

Itxartu Taldeak iaz Berbalaguna talde bat ipini zuen abian.

Talde hauetan hainbat pertsona elkartzen dira astean behin euskeraz egiteko, euskera ondo menperatzen duen euskaldun baten gidaritzapean.

Parte hartzen duten pertsonek euskera maila ezberdinak izan ditzakete, baina zerbait hitz egiteko gai izan behar dute denek.

Aurten berriro ekingo diogu ekimen honi. Osatuko dugun lehen taldea asteazkenetan bilduko da 12:30etatik aurrera, ordu betez gutxigorabehera.

Baina zuk egutegi hori egoki jotzen ez baduzu, deitu egiguzu, esaiguzu zein egunetan eta zein ordutan nahiko zenuken eta talde berria sortzen saiatuko gara (695.750.649 telefonoa edo info@itxartu.com posta elektronikoa).

Ikus kaleratu dugun kartela

—————

Volver