Apirilaren 1a, abesbatza: Algortako Hirutasun elizan Kontzertua

31/03/2017 00:47


BAEk (Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak) antolatutako 38. Udaberriko Kontzertuen egitarauaren barruan apirilaren 1ean, larunbata, arrastiko 20:15etan Algortako Itxartu Abesbatzak, Muskizeko Ohiartzuna Koralak eta Sodupeko Mendi-ona Abeslariek Algortako Hirutasun elizan (San Martin kalean) abestuko dute.


Itxartu abesbatzak kanta hauek eskainiko ditu:

- Aita gurea (Madina)

- Maitia nun zira (Jose Uruñuela)

- Maitasun atsekabea (Jesus Guridi)

- Kitolis (Luis Aranburu eta Pedro Anitua-ren letra)

- Esnatu alai (Jose Angel Guerrero)

—————

Back