Algortako Jaiak: Jota txapelketa eta Trikitixa eguna

27/07/2012 14:59

 

Urtero bezala Itxartu Euskal Dantzari Taldeak Algortako jaietako egitarauaren parte diren bi ekitaldi antolatuko ditu:

- Uztailaren 28an, larunbata, XII.JOTA TXAPELKETA ospatuko dugu Tellagorri plazan 20:00etatik aurrera.


- Uztailaren 29an, igandea, XIII. ALGORTAKO TRIKITIXA EGUNA ospatuko dugu Algortako kaleetatik eguerditik aurrera.
Aurten Gatikako Roberto eta Idoia, Bermeoko Andoni eta Joseba eta Urretxu eta Zumarragako Gari eta Iñaki arituko dira. 20:00etan erromeria tradizionala izango dugu Kasino plazan.

—————

Back