2017.11.03, ostirala: Kedada edo ibilaldi laburra eta osasuntsua

31/10/2017 10:40


Urtean zehar Itxartuk programatzen dituen ibilaldi laburretako beste bat egingo da azaroaren 3an, ostirala. Algortatik Areetara eta itzulera egingo dugu, ibilbide honetan:


Algortako Metro plaza - Zabala - Basagoiti Etorbidea - Ereaga - Zubi eskegia - kale Nagusia - Errekagane - Bolue - Fadura - VV - Salsidu - Algortako Metro plaza.


Goizeko 10:00etan abiatuko gara Algortako Metro plazatik. Gutxi gora beherako iraupena, 2 ordu.


—————

Back