2017.10.12: XXXV. ALGORTAKO IBILALDIAK

29/09/2017 11:28


XXXV ALGORTAKO "ITXARTU" IBILALDIAK


Urtero bezala urriaren 12an Algortako Ibilaldiak burutuko dira, bere XXXV. edizioan, eta bi ibilbide dituelarik: bata umeentzako eta bere laguntzaileentzakoa 6,5 km-koa eta bestea nagusientzakoa 18,5 km-koa.  Lehena (laburra) goizeko 10:00etan abiatuko da eta bigarrena (luzea) 8:00etan.


Azken honek, nagusien ibilaldiak, aldaketa garrantzitsua dakar aurten. Orain arte beti Ibilaldi neurtua izan da, binaka jokatzen zena eta bidean denbora hartzen zen kontrol batzuetan. Aurten, aldiz, Herri ibilaldia bihurtu da, banaka apuntatu behar da eta denborak ez dira kontrolatuko, baina toki batzuetan pasa dela frogatzen duten kontrolak egongo dira.


Biei buruzko informazioa agiri hauetan ikusi daitezke:



Ibiladi luzea (18,5 km):

  • Ibilbidea: Algortako Batzokitik abiatuta,  Fadura, Sustatxa, Muñarrekolanda, Sopelako Urko Polikiroldegia, Berango, Azkorri, Galea, Arrigunaga hondartza, Usategi, Portu zaharretik berriro Algortako Batzokira.
  • Partehartzaileak: pertsona nagusiak eta beren gurasoek edo tutoreen baimentzen dituzten adingabeak.

Ibilaldi laburra (6,5 km):

  • Ibilbidea: Algortako Batzokitik abiatuta, Aixerrota, Galeako Gotorlekua, Arrigunaga hondartza, Usategi eta Portu zaharretik igaro eta berriro Algortako Batzokira.
  • Partehartzaileak: 10 urte bitarteko Gaztetxuak edo adingabeak eta hauekin joan daitezkeen laguntzaile nagusiak .


Izena emateko epea web orri honetan, hasierako orrialdean, jadanik irekita dago, bi fitxatan (luzea edo laburra). Inskripzio-epea urriaren 9an, astelehena, gauerdian 24:00etan itxiko da. Hala ere Ibilaldien egunean bertan berriro irekiko da izena emateko aukera, Algortako Batzokiko patioan, ibilaldiak abiatu baino lehen.


Ezer baino lehen bi fitxetatik zein bete behar duzun aztertu eta erabaki beharko duzu:

  • Ibilaldi luzean (18,5 km) parte hartu nahi baduzu, lehen fitxa bete behar duzu.

  • Eta Ibilaldi laburra  (6,5 km) egin nahi baduzu, gaztetxoa zarelako edo gaztetxo baten laguntzailea zarelako, bigarrena
    bete beharko duzu.


Ibilaldi luzeko fitxa bakoitzean pertsona bakar batek eman dezake izena, eta Ibilaldi laburreko fitxan ume edo gaztetxo batek,  0, 1 edo 2 laguntzailerekin. Jende gehiago apuntatu nahi izanez gero, fitxa bat baino gehiago bete beharko duzu.

Fitxa bete ondoren "Bidali" zapaldu behar duzu.


Hauek dira inskripzioak betetzeko kontuan izan behar dituzu oharrak.


  • Izena eman eta berehala inskripzioaren onarpenaren  mezu automatikoa agertuko zaizu, baina ez dizugu txartelaren zenbakirik esango. Zenbakiak ibilaldien egunean emango dizkizugu Algortako Batzokiko patioan.

  • Ibilaldi luzean bi mota bereiztuko dira, "Bakarka"ko inskripzioa (zuk ematen dizugun email horretan persona bakarra apuntatzen bada) eta "Taldea" inskripzioa (email horrekin persona batek baino gehiagok eman badute izena).

  • Ibilaldien egunean txartelaren bila etortzen zarenean bi ilara ikusio dituzu,
    • "Bakarka" inskripzioa: partaideak alfabetoaren arabera agertuko zarete eta zure lehen abizenaren lehen hizkia duen postura joan beharko duzu;
    • "Taldea" inskripzioa: zure taldearen ordezkaria lehen abizenak kontuan hartuta alfabetoaren arabera lehenago agertzen den pertosna izango da eta pertsona horren lehe abizenaren lehen hizkia bilatu behar duzue txartelak jasotzera joatean. Adibide baten bidez argituko dugu: email batekin Amaia Medrano, Gorka Uriarte eta Jabier Gondra apuntatu badituzu, ordezkaria Jabier Gondra izango da eta bilatu behar duzun hizkia "G".

  • Ibilaldi laburrari dagokionean "Taldea" motako inskripzioak baino ez dira egongo, adingabeek laguntzaileren bana behintzat izango dutelakoan. Ordezkaria beti umea da (ez laguntzailea) edo, email berarekin ume bat baino gehiago apuntatuta baldin badaude, lehen abizenaz alfabetoaren arabera aurrerago dagoen umea.

  • Urriaren 12an Algortako Batzokiko patioan txartelak emateko hainbat mahai jarriko dira. Mahai bakoitzean zein letretatik zein letretaraino  emango diren txartelak ondo adierazita egongo da. Bai luzean zein labirrean, "Talde" bateko fitxa guztiak batera egongo dira, denak batera errazago jasotzeko.

Ibilaldi luzeak "Neurtua" izateari utzi dionez, ibilaldietan ez da sailkapenik egongo. Ibilaldi laburrean ume guztiek oparitxo bana izango dute,
denek berdina, eta ibilaldi luzeko partaideen artean opariak zozketatuko dira.


Ibilaldiak amaitu ondoren Algortako Batzokiko patioan, bi ibilaldiak amaitzen diren tokian alegia, hamabitakoa egongo da partaide guztientzat.





—————

Back