2017.09.10, mendia: ATXARREko San Pedro

07/09/2017 12:21

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK ATXARREKO SAN PEDRO mendirako goizeko txangoa prestatu du IRAILAREN 10ean, igandea.


Kotxez aterako gara, Algortatik, ohiko lekutik (Algortako Batzokiaren parean dagoen bus
geltokitik).

Laida hondartzako Parking-era ailegatu behar dugu, leku horretan kotxeak utziko
ditugu.


Informazio gehiago:

Ibilbidea: Laida hondartza, Akorda, San Pedro Atxarre (312m), Kanala, Laida hondartza

Iraupena: 3o 30m gehi hamaiketakoarena

Igoera metatua: 400m

Luzera: 9,5 Km


Euririk izango dugu, prestatu behar dugu


IZEN EMATEA: Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek, posta
elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar dute, irailaren 8a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago. Posta horretan pertsona kopurua eta kotxea eramateko prest zaudeten, adierazi behar duzue. Bidaiari bakoitzak 6 euro ordainduko dizu.

 

ADI! ALDI HONETAN 8:30etan, KOTXEZ JOANGO GARA, Algortako Batzokiaren parean dagoen bus geltokitik

—————

Back