2016.12.11, mendia: GORBEIA egun osorako eta bazkariarekin

06/12/2016 17:28


ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK abenduaren 11n egun osoko mendi-txangoa antolatu du, GORBEIAra, eta gero bazkaria.


Informazio gehiago:   
- Gorbeia - kartela     
- Gorbeia - oharrak (gazteleraz)

 

15:00 Bazkaria: Artzegi Taberna-Jatetxean (Gopegi, Zigoitia [Araba])

Sarrerak partekatzeko eta bigarren plateran arrain erdia eta haragi erdia, postrea, ardo landua, kafea, turroia eta txupitoa.


Aurten azken urteetako ibilbidea bera aukeratu dugu Gorbeiara igotzeko.

Ibilbidea bera aukeratzeko arrazoiak hauek dira:

  • Ibilbidea erraza da, zailtasun ertainekoa iraupen eta igoera metatua ki¡ontuan hartuta.
  • Igoera eta jaitsiera toki beretik egiten dira. Honela izanik, bakoitzak nahi dueneraino igo dezake eta atzera nahi duuenean jo ahal izango du.
  • Gorbeiara igo gabe beste aukera baztuek ere egon badaude. Ia batere zailtasunik gabe Gorbeiako harrobietara jan daiteke (4,2 km) eta baita Mairuelegorreta haitzuloraino /harrobietatik 45 minutuetara)
  • Eta aukera hauek osagarri bat ere izan dezakete: Murua-tik Gopegiko Artzegi jatetxeraino oinez joan daiteke (2,8 km.)


Gure ustez arrazoi hauek guztiek Itxartu Mendigoiale Taldeak antolatzen duen 2016. Urteko azken ekintza honetan (Gorbeiarako igoera eta talde-bazakaria, gehi txupito eta turroia) parte gehiago izan dezagun lagungarri izan daitezke.


Izena emateko

35 EURO  Itxartu
Mendigoizale Taldearen
kontu honetan:  

BBK  2095 0022 00 9106732999


Izen ematea:

Itxartu Mendigoizale Taldeko kontuan dirua sartu.
Postuak mugatuak direla eta inskripzio-ordena kontuan hartuko da, orden hau baliagarria izango da autobuseko plazak emateko. Azken eguna: Abenduaren 7a


ADI! ALDI HONETAN AUTOBUSEZ JOANGO GARA, 8:00 etan


—————

Back