2016.12.04, mendia: GARBEA mendira (721 m)

30/11/2016 17:38


ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK ABENDUAREN 4an, igandea, GARBEA mendirako goizeko txangoa antolatu du.

 

Informazio gehiago:

-       Garbea Kartela

-       Garbea - Oharrak (gazteleraz)

 

Mendi ibilbidea: Hasiera, "La Herbosa" parking-etik (340m), Garbea (721m), "La Porqueriza" (540m), "El Garmo" (428m) eta La Herbosa-ra itzutzea.


Luzera: 12,3 Km-ko ibilbidea

Iraupena:   3:15 ordu gehi hamaiketakoarena.

Igoera metatua:  520m.

Zailtasuna: TXIKIA

 

OHARRA: Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar dute, abenduaren 2a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago. Posta horretan pertsona kopurua eta automobila eramateko prest zauden adierazi behar dira. Bidaiari bakoitzak 5 euro ordainduko dizu.

 

ADI! ALDI HONETAN 8:30etan, KOTXEZ JOANGO GARA


Kotxeen gidarientzat argibideak:

Algortatik, eta Rontegi zubia zeharkatu ondoren, Santander alderako autobidea hartuko dugu. 20 kilometro egin ondoren, 131. irteeran, autobidea utzi eta N-634 errepidean sartuko gara, Zierbana - Gallarta noranzkoan. Lehen bidegurutzean Gallarta-rako noranzkora joko dugu. Ondoren biribilgunean eskuin aldera jarraituko dugu N-634 errepidetik Muskiz aldera.

Muskizen ezker aldera joango gara BI-2701 errepidetik Galdames - Zalla - Sopuerta aldera. Mercadillo (Sopuerta) zeharkatuko dugu eta 34 kilometro egin eta gero, biribil
gune batean eskuin aldera joko dugu, BI-3611 errepidean Bezi - La Herbosa aldera. Bezi igaroko dugu eta beste 39 kilometro egin ondoren La Herbosa Gaineko Stop-era helduko gara.

Aurrera jarraituko dugu Garmo-ko Baso-etxe zaharrera doan bidetik eta kotxeak
bidegurutzetik 700 metrora utziko ditugu, ezkerrean aurkitzen den baterian uzteko aparkaleku batean.

—————

Back