2016.11.27, mendia: Ganguren mendira txangoa

24/11/2016 10:33


ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK AZAROAREN 27an, igandea, GANGUREN mendira joateko goizeko txangoa antolatu du.

 

Imformazioa gehiago: Ganguren kartela

Mendi ibilbidea: Abril mendiko parking-etik (282m), Santa Marina (259m), El Vivero gaina (363m) eta Ganguren (465m).

Luzera: 11 Km-ko ibilbidea,

Iraupena: 3:00 ordu gehi hamaiketakoarena.

Igoera metatua: 419m.

Zailtasuna: TXIKIA

 

OHARRA: Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar dute, azaroaren 25a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago. Posta horretan pertsona kopurua eta automobila eramateko prest bazaude, adierazi behar dira. Bidaiari bakoitzak 2 euro ordainduko dizu.

 

ADI! ALDI HONETAN 8:30etan, KOTXEZ JOANGO GARA, Algortako batzokiaren parean dagoen bus geltokitik


Kotxeen gidarientzako oharrak

Avanzada-tik Bilbo aldera goazela, Rontegi zubira heldu baino lehen, Txorierri autobide aldera jo eta Derioko 18. irteeran Santo Domingora doan errepidera sartuko gara. Tontorrera heldu baino lehen eskuin alderako bidean sartuko gara, Artxanda-Enekuri noranzkoan. Handik 300 metrora dagoen noranzko-aldaketa hartuko dugu eta handik pixkatera dagoen biribilgunean  Galdakao-Oilarra noranzkotik jarraituko dugu, 400 metro ibili ondoren Abril mendiko aparkalekura iristeko.

—————

Back