2016.05.14, kirolak: Nordic Walking, ibilaldia eta tallerra

01/05/2016 20:18

 

ITXARTU TALDEAK eta GETXO KIROLAK udalerritik zehar NORDIC WALKING ibilaldi bat antolatu du (Hau da Kartela


Lortu nahi diren helburuak hauexek dira:

· Kirolari, mendizale eta egunero ibiltzera irteten diren hainbat getxotarren artean kirol hau ezagutaraztea.

· Osasunerako eta bizi kalitaterako onuragarria dela ikustaraztea.

· Getxon dauden hainbat ibilbidetatik normaltasunez egitea.

· Nordic Walking praktikatzen duten kirolariek Getxo ezagutzeko aukera izan dezaten.

 

Nortzuk parte hartu dezakete?

A.  Nordic Walking praktikatzen duten guztiek, honako ibilbidea burutuko dutelarik:

Ibilbidea: Algortako Batzokia; Algorta Etorbidea; Telletxe; Aingeru Etorbidea; G. A. Becquer; Bostgarrema; Mirua; Zientoetxe; Diliz Estarta; Azkorri-Galea ibiltokia (hemen B taldekoekin elkartuko dira itzulera elkarrekin egiteko); Galea errepidea; Aixerrota errota; Arrigunagarako Jaitsiera; Koba; Landene; Usategi; Portu zaharrerako Jaitsiera; Aretxondo; Algortako Batzokia (9.000 metro).

 

B.  Nordic Walking makilekin ibiltzen hasi nahi dutenek, Ipar makilen informazioa jaso eta ariketa batzuek egin ondoren, beste ibilbide hau egingo dute:

Ibilbidea: Algortako Batzokia; Algorta Etorbidea; Telletxe; Aingeru Etorbidea; Aixerrota errota; Galea errepidea; (hemen A taldekoekin elkartuko dira itzulera elkarrekin egiteko); Galea errepidea; Aixerrota errota; Arrigunagarako Jaitsiera; Koba; Landene; Usategi; Portu zaharrerako Jaitsiera; Aretxondo; Algortako Batzokia.

 

Ordutegia: goizeko 10:00etan Algortako Batzokitik.

Izen-ematea:maiatzaren 12ra arte.

Izena emateko pausu hauek eman behar dira:

  • Inskripzio horri hau jaitsi behar duzu zure ordenagailura.
  • Horria bete behar duzu.
  • Horri bete hori zure ordenagailuan gorde behar duzu.
  • nw.itxartu@gmail.com helbidera e-maila bidali behar duzu, bertan gordetako orriaren artxiboa ezarriz. 

 


Oharra: Makilak utziko dizkizugu. Kopuru mugatua denez,
izen-ematearen arabera banatuko dira.





 

—————

Back