2016.05.08, mendia: Urregarai (704m)

04/05/2016 16:09

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK  MAIATZAREN 8rako, domeka, antolatu duen URREGARAI (704m)erako goizeko irteerari buruzko informazioa da hau.

 

Informazio gehiago kartelean.

 

  • Ibilbidea: ZUBEROtik irtetzea,
  • Iraupena: 3:00 ordu gehi hamaiketakoa
  • Igoera metatua: 500 m.
  • Luzera: 9 km

 

OHARRA: Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar dute, Maiatzaren 6a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago.

Posta horretan pertsona kopurua eta automobila eramateko prest bazaude, adierazibehar dira. Bidaiari bakoitzak 8 euro ordainduko dizu

 

ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, KOTXEZ JOANGO GARA,

Algortako Batzokiaren parean dagoen Bus geltokitik

 

 

Gidarientzako Oharra:

Goizeko 8:00etan Bilbo aldera abiatuko gara, Avanzada-tik (N-637) eta Errontegi zubira heldu baino lehen, eskuin aldera joko dugu Txorierri (N-637) autobidetik jarraitzeko.


Autobidearen amaieran Donostirako irteeratik AP8an sartuko gara. Amorebietara iritsi baino lehen, gasolindegiaren ondotik, 100. Irteeratik segituko dugu Amorebieta eta Gernika-Lumo aldera. Bi biribilgune zeharkatuko dugu eta bietan Gernika (BI-635) noranzkora joango gara.


Autzagane mendatea igoko dugu eta jaitsieraren amaieran Munitibar-rera (BI-3231) doan eskuineko errepidearekin segituko dugu, Bizkaiko Zubitik igaroko dugu eta Munitibar-rera helduko. Bidegurutzean, Lekeitio (BI-3447) alderako errepidea hartuko dugu eta bide horretatik Aulesti-ko bidegurutzera helduko gara. Hemen Markina (BI-3448) alderako errepidetik jarraituko dugu eta handik km 1era Zuberora iritsiko gara. Hemen ekingo diogu gure ibilaldiari.


   Kotxez Zueroraino iristeko gutxigorabehera 1 o. 05 min. behar dira

—————

Back