2017an Mendian federatzeko prozedura

22/11/2016 16:11

2017an Federatzeko prozedura

Itxartu Mendigoizale Taldeak bere bazkideak edo gure taldearen bidez egin nahi duten pertsonak Euskal Mendizale Federazioan federatu daitezen prozedurari ekin dio jadanik.

 

Inolako ordainketarik egin edo posta elektronikoaz fitxa bidali baino lehen hemen ageri diren oharrak eta aholkuak irakurri ditzazuela eskatzen dizuegu.

Kuota ordaintzeko aukerak:

  1. Interneten bidez.
  2. ITXARTU BULEGOAN (Algortako etorbidea 104 - 48991 Getxo), aldez aurretik hitzordua Jose arduradunarekin lotuz: tlfnoa 656751897.

 

Eskaintzen den prozedura hauxe da:

 

  • Ordainketarik egin edo fitxa bidali baino lehen, 2017. urtean federatzeko argibideak izeneko agiria irakurri behar da arretaz.
  • Behar izanez gero, bete behar den fitxa jaitsi daiteke (horretarako Federatzeko eskaera klikatu behar da, ondoren ireki den agiriaren goialdean eta ezkerrean dagoen 'Download' zapaldu behar da eta agiria gorde), ondoren agiria bete eta mendigoizalea@itxartu.com helbidera bidali behar da.
  • Eskatzaile bakoitzak federatzeko argibideak irakurri eta bere kasuari dagokion egoera erabaki ondoren, kuota kalkulatu eta diru hori Itxartu Mendigoizale Taldeak BBK-n duen kontu honetan sartu behar du: 2095 00 2200 9106732999
  • Adingabe bat federatu nahi bada, bre gurasoe edo tutoreetako batek agiri hau sinatu behar du eta bidali: Adingabea federatzeko baimena
  • Eta beste agiri hauetan informazio osagarria duzu:

Edozein zalantza izanez gero, mendigoizalea@itxartu.com helbidera idatzi ezazu, argibide gehiago eskatuz.

 

Aholkua: sartu ezazu dirua esandako kontuan eta bidali ezazu, hala baldin badagokizu, fitxa beteta (fitxa hau lehen aldiz federatu nahi dutenek edo aurreko urteko daturen bat aldatu nahi dutenek soilik bidali behar dute)

—————

Back