2012.04.21: Itxartu Abesbatza Bermeon

18/04/2012 16:15

BAEk (Bizkaiko Abesbaztan Elkargoa) urtero antolatzen dituen Udaberriko Kontzertuen barruan, Itxartu Abesbatzak bere lehen ekitaldia izango du Bermeon, herri honetako abesbatzarekin batera. Bi hauekin batera beste hirugarren bat ere ba zegoen programan, Amorekietakoa hain zuzen, baina badirudi arazoak dituztela eta abesbatza une honetan deseginda dagoela. Horren ondorioz abestuko duten bi abesbatzek bere egitaraua zabaldu behar izan dute, kontzertu txukuna aurkezteko, eta bakoitzak zazpi abesti kantatuko ditu:

 

Itxartu Abesbaztaren egitaraua hauxe duzu:

  1. Ave María (Franz Bieble, abots nahasietako bi abesbatzarentzat)
  2. Izar ederra (Julen Ezkurra)
  3. Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete; Arm. Hilario Extremiana)
  4. Humming Chorus (G.Puccini, Madame Butterfly operakoa)
  5. Horra hor goiko (Fernando Remacha)
  6. Pokare kare (Zelanda Berriko abesti herrikoia)
  7. Illunabarra (Mokoroa)

—————

Back