2011.12.23/24: Olentzero Algortan

11.04.2012 10:09

 

Urtero bezala, abenduaren 24an arratsaldez Itxartu Euskal Dantzari Taldeak (antolatzaile batzordearen kide bezala) Olentzeroarekin batera kalejira egingo du Algortako kaleetatik. Egitaraua honakoa izango da:
 
- 17.30etatik aurrera: kalejira Benantziotik hasita.
Ibilbidea: Benantzio - Sarrikobaso - Illeta - Villamonte - Bolue - Algortako etorbidea - Mariandresena - Telletxe - Aretxondo - Portu Zaharrean amaiera 20.00ak aldean.
- 18.00: Villamonten: Olentzeroren opari banaketa, musikariak, fanfarria, txokolatea,...
- 19.30: Portu Zaharrean txalaparta, bertsolariak, Olentzeroaren kondaira kontatzea, aurreskua.
- 20.00: Olentzero erretzea.
 
Horrez gain beste ekitaldi batzuk antolatu dira Olentzeroren etorrera dela eta:
 
Abenduaren 23an, Algortako Geltokia plazan:
- 18.00: Pailazoak, Patata Tropikala taldea, "Mendiko altxorra".
Patata Tropikala antzerki taldeak, umeei zuzendutako kale antzerkia aurkezten digu. Txontxongiloak, animali erraldoiak, hanka-luzeak, eta batez ere, umorea eta ezusteak erabiliz, haur eta helduek gozatu egingo dute.
- 19.00: Bertsolariak.
- 20.00: Berbena, Mikel Hats taldea.
Iparraldeko talde hau arrakasta itzela lortzen ari da azken aldi honetan. Euren kantuen bidez momentu onak pasarazi nahi dizkigute, gure kultura eta hizkuntzari egiten dioten ekarpena ahaztu gabe. Pasa duzun aste astuna arintzeko aukera ederra duzu. Etorri bai, etorri lasai!
- 20.00: Taberna Ibiltaria taldearen eskutik, kalejira musikatua tabernaz taberna.
- 20.00: "Txiss Pun" pintxo interkulturalen dastaketa.
Abenduaren 24an
-12.00-14.00: Zabala eskoletan: puzgarriak, hanka-paluak, haurrentzako jolasak, Olentzero panpina eta gutunak bidaltzeko postontzia. Fruitu lehorrak banatuko dira.

 

—————

Volver