2011.10.12: Algortako ibilaldiak

03.10.2011 00:38

 

XXIX. "ITXARTU" ALGORTAKO IBILALDI NEURTUA

Urriaren 12an, ohiko datan, Itxartu Taldearen Mendigoizale Sailak antolatzen duen  XXIX. Algortako Ibilaldi neurtua jokatuko da.

 

Ibilaldiari buruzko informazioa agiri hauetan ikus daiteke:

 

Egun horretan, ibiltariak heldu ahala, Pilota txapelketa bat ikusteko aukera egongo da.

 

Webgune honen bidez izen ematea egin daiteke, jaitsi behar diren artxibo hauetako batean:

Izen emateko fitxa hauek betetzerakoan kontu hauek eduki behar dira kontuan:

 

Ibilaldiaren egunean hainbat mahai jarriko dira txatelak emateko eta mahaietan ondo adieraziko dugu zein letratatik zein letratara jaso daitezken bakoitzean. Era honetara iaz gertatu ziren atzerapenak baztertuko dira.

Fitxa bakoitzean partaide batek baino gehiagok eman ditzakete beren izenak. Eta gaztetxoen fitxetan laguntzaile bat edo bi gehinez jarri daitezke, gaztetxo bakoitzeko.

Izena eman nahi duen pertsonak dagokion fitxa (nagusientzakoa edo gaztxoentzakoa) jaitsi behar du, eskatzen diren datu guztiak bete behar ditu, bete den artxiboa bere ordenagailuan gorde behar du eta gordetako artxibo hori erantsita duen posta elektroniko bat bidali behar du helbide hauetako batera:   itxartu.itxartu@gmail.com  edo  info@itxartu.com.

Daturen bat falta zaien fitxak itzuli egingo dira, eskatzaile bakoitzak behar bezala bete dezan.

—————

Volver