2011.07.10: La Rhune edo Larrune (905m)

02.07.2011 18:09

Itxartu Mendigoizale Taldeak La Rhune o Larrune (905) mendirako txangoa prestatu du, egun osorako. Egun horretarako mendira oinez igo nahi ez dutenek trenean igotzeko aukera ere izango dute.

 

Abiaera: 7:00etan, Algortako Batzokiaren parean dagoen bus geltokitik.

Bi aukera:

  • A AUKERA: Mendi igoera Lizuniaga-tik Larrune-ra. Behetik 9:00etan abiatuko gara eta 10:50etan Larrune gailurrera helduko gara, han 25 minutuko egonaldia egingo dugu eta gero behera, mendiz beste aldera, tren geltokira 13:05etan helduko garelarik.
  • B AUKERA: Larrune-ra trenean igoko gara eta jaitsi ere trenean jaitsiko gara. Igotzeko trena 9:30etan hartuko dugu eta eguerdian egiten duten geldialdia baino lehen 12:30etan abiatzen den trenean jaitsiko gara.

Bazkaria Zugarramurdi-ko Alti jatetxean egingo dugu:

  • Autobusa 13:30etan abiatuko da beheko geltokitik eta Zugarramurdi-ra 13:50etan helduko gara.
  • Menua: Zizka-mizka hotzak, Arkume errea, gazta, euskal pastela, kafea eta patarra.

Arratsaldean:

  • Sara-ko haitzuloak ikusteko aukera.
  • Algortara 20:30ak inguruan helduko gara

Izen ematea eta kostea:

  • Izena emateko pertsonako 35 € sartu behar dira Itxartu Mendigoizale Taldeak BBKn duen kontuan: 2095 0022 00 9106732999 (prezio honetan autobusezko bidaia eta bazkaria sartzen dira, ez ordea trenaren kostea, hau erabiltzen duen bakoitzak ordaindu beharko baitu).

Informazio gehiago: kartel honetan.

—————

Volver