2011.07.03: Argalario (513m) eta Mendibil (562m)

28.06.2011 18:11

Uztailaren 3an, igandea,  Itxartu Mendigoizale Taldeak Argalario (513 m) eta Mendibil (562 m) mendietarako txangoa prestatu du, Retuerto-ko Gorostiza-tik abiatuta.

Algortatik irteera: 9:00etan, kotxetan, Algortako Batzokiaren aurreko bus geltokitik.

Itzulera: 14:30ak inguruan.

Izen-emateak:  joango garenoi Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan izena jartzea aholkatzen diegu beti bezala. Eta kotxea eramateko prest bazaude, adierazi ezazu zerrendan bertan (beste bidaiariek 2na € emango diote txoferrari).

Informazioa:

  • Cartel
  • Notas

Sommerfestan bazkaria: 15:00etan Algortako Batzokiko Jolasgunean bazkalduko dugu, Sommerfesta ospatzen ari garela baliatuz. Bazkarian Itxarturekin joaten den edozein pertsonak hartu dezake parte, igandeko txangora joan direnek zein egun horretan joan gabe geratu direnek ere. Informazio gehiago kartelean.

 

 

 

 

 

 

—————

Volver