2011.06.30: 'La 5ª planta' antzerkia Amorebietan

25.06.2011 18:25

 

Itxartu Antzerki Taldeak ekainaren 30ean, osteguna, bi emanaldi eskainiko ditu Amorebietako Zabaleta Kontzertu aretoan, lehena 18:30etan eta bigarrena 20:30etan.

 

Bertan jasotzen den diru osoa Sopelanako Aimar mutilaren sendiarentzat izango da. Aimar gaixo dago, buruko paralisia (tetra parexia) dauka eta gaur egun gurpildun aulki batean egon behar du. Baina antza denez bere egoera hobetu daiteke ebakuntza batzuk eginez. Jadanik bi ebakuntza egin dizkiote eta oraindik beste zazpi beharko omen ditu, hazi ahala.

 

Itxartu Antzerki Taldeak bertan ari den Rosane Mateoren “La 5ª planta” antzerki lan jostagarria eskainiko du eta sarrera 5 €koa izango da.

—————

Volver