2011.06.19: Fruiz-eko Ibilaldia

15.06.2011 18:07

Ekainaren 19an, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldea Kirkiñitu mendi taldeak antolatzen duen Fruizeko Herri Ibilaldira joango da.

 

Algortatik irteera: kotxetan 7:45etan, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.

Nagusien Ibilaldiaren irteera: 8:30etan. Izena Fruiz-en eman behar da.

Luzera: 19 km.

Ibilbidea: Fruiz - Jainko - San Migel - Olabarri - Olagorta - Botiola - Fruiz

Itxartun izen-emateak: Itxartu taldean joango garenoi Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan izena jartzea aholkatzen diegu beti bezala. Eta kotxea eramateko prest bazaude, adierazi ezazu zerrendan bertan (beste bidaiariek 2na € emango diote txoferrari).

 

Informazio gehiago:

  • Kartel orokorra
  • Itxarturen kartela 

—————

Volver