2011.06.11: ITXARTU EGUNA

01.06.2011 18:00

  

Ekainaren 11an, larunbata, beste ITXARTU EGUN berri bat ari gara antolatzen, SEIGARRENA jadanik. Aurten Itxartu-ren 35. urteurrena dugu (1976tik ari da kultura egiten eta zabaltzen) eta gure elkartea Eusko Jaurlaritzak erregistratu zuenetik 25 urte beteko du. Urte ona Itxartuko kideak eta lagunak egun batean elkartu eta elkarrekin ospatzeko!

 

Honekin batera prestatu dugun egitaraua duzue, eta antolaketa ahalik eta ondoen egin dezagun, ekainaren 10a baino lehen izena eman dezazuela eskatzen dizuegu, gaur hobe bihar baino. Nagusientzako bazkariaren prezioa 15 € da eta 20 urte bitartekoentzako, 7 € baino ez. Ordaintzeko kontua hauxe da (zuetako baten izen-abizena jarri):  BBK - 2095 0022 0938 3036 5261

 

Egitaraua

12:30   DANTZALDIA

13:00   KALEJIRA ETA TRIKI POTEO

15:00   BAZKARIA: TXISTORRA + BABARRUNAK

17:30   HERRI KIROLAK (guk)

19:00   SARDINAK (doan)

19:30   ERROMERIA EGAN taldearekin

 

Más información:

—————

Volver