2011.05.15: Bizkaiko Dantzari eguna Getxon

11.05.2011 13:29

Itxartuk eskatuta (aurten 35 urte betetzen dituelako) eta Getxoko euskal dantza taldeak (Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia, Zasi-eskola) eta Bizkaiko dantzarien biltzarrak antolatuta, hurrengo igandean, maiatzak 15, Bizkaiko dantzari eguna ospatuko da Getxon.
 
Egun horretako egitaraua honakoa izango da:
 
- 9:30 / 10:30etan taldeei harrera.
- 10:45 kalejira Telletxen (Algorta) hasita Faduraraino.
- 11:30etan dantzaldia Faduran (Errugbi zelaian):
 
     - Dantzari dantza
     - Gipuzkoako brokel dantzak
     - Txikiak - ertainak
     - Ziekoko dantzak
     - Gorulariak
     - Txikiak - ertainak
     - Kaixarranka
     - Lizarrako larrain dantza
 
- 17:00etan erromeria Andra Marin Luhartzen eskutik.
- 20:30etan erromeriaren bukaera.

—————

Volver