2011.05.01: Itxartu Euskal Herriko Dantzari egunean

27.04.2011 09:53

 

EH dantzari eguna 2011
   

Itxartu Euskal Dantzari Taldeak, hurrengo maiatzaren 1ean Erandion ospatuko den 2011ko Euskal Herriko dantzari egunean parte hartuko du. Euskal Dantzarien Biltzarrak prestaturiko egitaraua hurrengokoa da:

 

11.00etan - Desfilea.

 

11.30etan - Dantza taldeen emanaldia (futbol zelaian):

 

Gipuzkoa: Ezpata dantza, Agurra eta Zinta dantza.

Nafarroa: Orbaizetako joko dantza eta Auritzeko ingurutxoa.

Bizkaia: Dantzari dantza (Zortzinango, Makil jokoa eta Txontxongillo) eta Gorulariak (Arku dantza eta dominguillo).

Nafarroa  Beherea: Soka  dantza, Euskaldunak, Sorginak eta Kadrila.

Lapurdi: Ahurtiko Makil dantza, Makil txiki berri eta Beteluren fandangoa.

Zuberoa: Barrikada arribada, Ostalersa, Satanak, Aitzina pika, Godalet dantza.

 

14.00etan - Bazkaria.

 

16.30etatik - 20.30etara: Erromeria Luhartz taldearekin.

 

Horrez gain, aurreko egunetan beste zenbait ekintza ere antolatuko dira Erandion bertan.

 

 

 

—————

Volver