2011.04.17: Txindoki (1.346 m) + Zerain + Segura

07.04.2011 09:47

Apirilaren 17rako Itxartu Mendigoizale Taldeak Txindoki-ra (1.346m) txangoa prestatu du, egun osorako, eta horrekin batera Zerain herria ezagutzeko bisita. Amaierarako, Segura hiribilduan bazkalduko dugu eta gero bere egitura eta eraikinak ikusi ahal izango ditugu.

 

Irteera: 8:00etan autobusez, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.

Bi aukera:

  • Txindoki-ra (1.346m) Laraitz-etik (400m) mendi txangoa.
  • Zerain ikustatu (http://www.zerain.com/):  Larraondo baserriko zerrategi hidraulikoa eta Burdinaren mendia (interpretazio zentroa, kiskalketa labeak eta "Polborina" galeria).

Bazkaria Segurako Izkiña jatetxean:

  • Paella
  • Lumagorri oilasko-hankak labean
  • Postrea
  • Kafea

Bisita librea Segura harresidun hiribildua (http://www.seguragoierri.net/eu/portada/).

Itzulia: 21:00etarako Algortan.

Izen-emateak: Pertsona bakoitzeko 30 € sartu behar dira Itxartu Mendigoizale Taldeak BBK-n duen kontu honetan: 

                        2095 0022 00 9106732999

 

Informazio gehiago:

—————

Volver