2011.04.10: Zamudio-Fruiz (GR280)

05.04.2011 11:49

Urtero Uribeko hainbat mendi taldek, beraien artean Itxartu Mendigoizale Taldeak, hainbat ekintza prestatzen dituzte elkarrekin. Apirilaren 10ean horietako bat prestatu dute. Uribe eskualdean Ibilbide Handia dago (gazteleraz GR 280 izenekoa) eta iaz ekin genion ibilbide horretako zatiak ibiltzeari. Aurten Zamudio-Fruiz zatia egingo dugu.

Algorta-tik irteera: 7:45etan kotxeetan, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik, Fruiz-era joateko

Fruiz-etik irteera: Fruiz-en Zamudio-ra eramango gaituzten autobusetan sartuko gara. 

Zamudio-tik irteera: Partaideak bertara heltzen direnean.

Ibilbidea: Zamudio - Fika - Arrieta - Fruiz

Ibilitako luzera: 17 km.

Itzulera: 14:00etarako Algortan.

Izen-emateak:

  • Jataondo Elkartearen 946156612 telefonoan (8:00etatik 15:00etara) edo bere e-mailean: jataondo@jataondo.org, apirilaren 6an baino lehen.
  • Algortako Batzokiko Tabernan dagoen Itxarturen iragarki-taulan, kotxerik eramateko asmorik izanez gero hori ere adieraziz. Ohi denez, beste batzuek eskainitako kotxetan joango direnek 2na € ordainduko diote gidariari

Informzio gehiago:

—————

Volver