2011.03.20: Mungiko ibilaldia eta Basatostea

16.03.2011 09:41

Itxartu Mendigoizale Taldeak eta Uribe eskualdeko beste mendi talde batzuek hainbat ekintza antolatzen dituzte elkarrekin urtean zehar. Martxoaren 20an, igandea, Mungira joango gara ibilaldi laua egitera, beste toki batzuen artean Larramendi Ikastolatik eta Santa Mariñe baselizatik igaroz:

Algortatik Irteera: kotxetan 8:15etan, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.

Ibilaldiaren irteera: 9:00etan Mungiko plaza nagusitik.

Ibiltzeko luzera: 15 km., plaza berberara itzuliz.

Aurreikusitako iraupena: 2 o. 30 min.

Hamaiketakoa: taloa, txorizoa, txistorra, etab.

Izen-ematea: Itxartu taldean joango garenoi Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendna izena jartzea aholkatzen diegu beti bezala. Eta kotxea eramateko prest bazaude, adierazi ezazu zerrendan bertan (beste bidaiariek 2na € emango diote txoferrari).

Informazio gehiago: kartel honetan.

—————

Volver