2011.02.20: Orientazio lasterketa

15.02.2011 18:39

Itxartu Mendigoizale Taldea 'Bizkaia Saria 2011' izena duen eta otsailaren 20an igandean jokatuko den Orientazio Lasterketara joango da. Itxartuko kideentzako esperientzia berria da eta, polita izango delakoan, gurekin ibiltzen direnei eskaini nahi diegu. Iazko egutegian honelako lasterketa sartu genuen, baina gure eskuetatik kanpo egon ziren baldintza batzuek lasterketa bertan behera utzi arazi zuten.

 

Gure asmoen arabera, izango diren lasterketatik errezenean parte hartuko dugu. Honen berririk ez dutenei argitu nahian, lasterketa honetan datza: eremu jakin batean partaideek baliza batzuk aurkitu behar dituzte, denborarik laburrenean eta antolatzaileek partaide bakoitzari emango dioten ordenean.  Horretarako lasterketa hasi baino lehentxoago antolatzaileek emago diguten planu bat eta iparorratza izango ditugu lagun.

 

Algortatik Irteera: autobusez 8:00etan Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.

Lasterketen ordutegia: Partaideak bi minuturo abiatuko dira, 9:30etatik aurrera.

Lasterketan izen ematearen kostua: 6 €

Algortara itzulera: 14:30etan

Informazio gehiago:

—————

Volver