2010.06.25-27: Abesbatza Madrileko Tres Cantos herrian

21/06/2010 15:45

Asteburu honetan Itxartu Abesbatzak Madrileko Erkidegoan dagoen Tres Cantos herrian abestuko du.

Taldea ostiralean abiatuko da Algortatik Tres Cantos-era.

Larunbat goizean Madrilean ibiliko dira eta arratsaldean Coral Santa Teresa bertako abesbatzarekin batera kantatuko du.

Itxartu abesbatzak eramango duen egitaraua hauxe da:

  • Ave Maria - Angelus Domini (Franz Biebl, bi abesbatza mistoentzako)
  • Alostorrean (Txekiako abesti herrikoia musika aldetik eta XV. mendeko euskal bertso herrikoiak hitzen aldetik)
  • Blancas como palomas (Luis Aranburu)
  • Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete)
  • Agur Euskalherriari (Jose Mª Iparragirre)
  • Gabriel's Oboe (Enzo Morricone)
  • Illunabarra (Mokoroa)

Amaieran bi abesbatzek batera Verdiren Nabucco-ko Va pensiero abestuko dute.

 

Igande goizean bertako elizan meza abestuko du abesbatzak, abadeak gonbidatuta. Abadea izatez Trapagaranekoa da.

Eta meza horretan hauxek abestuko ditu Itxartuk:

  • Bendicat vobis (G.F. Haendel)
  • Erruki jauna (Herrikoia - Arm.: Jesus Antruejo, Itxartuko Zuzendaria)
  • Aleluya (Arr.: Jesus Antruejo, Itxartuko Zuzendaria)
  • Sinisten dot (Jesus Antruejo, Itxartuko Zuzendaria)
  • Hartu aita (Herrikoia - Arm.: Jesus Antruejo, Itxartuko Zuzendaria)
  • Hosanna (Santus) (Juan J. Arregi - Arm.: Jesus Antruejo, Itxartuko Zuzendaria)
  • Aita gurea (F. Madina)
  • Sinisten dot Jauna
  • Qui presso a te (W.A. Mozart)
  • Ave Maria (Liszt)
  • Agur Jaunak

 

—————

Back