2009.05.17: Derioko Ibilaldi Neurtua

14/05/2009 10:03

 

Datorren igandean Itxartu Mendigoizale Taldea Derio-ko Ibilaldi neurtura joango da.

  

Gurekin joan nahi dutenek beren izenak eman ditzatela, Algortako Batzokiko tabernan egongo den zerrendan, eta kotxea eramango badute halaxe adierazi dezatela, jendea kotxe ezberdinetan banatu ahal izateko.

   

Ibilaldi neurtua goizeko 8:00etan hasiko da, eta ondorioz gu lehenago geratuko gara.

  

Algortatik irteera: goizeko 7:30etan kotxez.

Nondik: Kirikiñotik.

Ibilaldirako Itxartuk eginiko kartela hemen zapalduz ikusi daiteke.

   

Eta beste bi hauetan Ibilaldi neurtuaren posterra eta ibilbidea ikusi ditzakezu.

—————

Back