2009.02.08: Ibili eta gero, txitxiburduntzia

03/02/2009 12:04

 

Igande honetan mendi-txangoa izan ordez, beste mendi talde batzuekin batera egiten dugun jaia izango dugu Algortan.

   

Taldeak honako hauek dira:

  • Derioko Untza Taldea,
  • Mungiko Andui Mendigoizale Taldea, 
  • Sopelanako Urko Mendi Taldea,
  • Meñakako Sollubepe Taldea,
  • Fruizeko Kirkiñitu Mendigoizale Taldea eta
  • Algorta-Getxoko Itxartu Mendigoizale Taldea.

   

Urtean bi egunetan elkarrekin mendi-txangoak prestatu ez ezik, bakoitzak antolatutako Ibilaldi neurtuetara edo herrikoietara joaten gara denok. Eta gainera, urtean behin, Txitxiburduntzi antolatzen dugu, urteko toki ezberdin batean. Aurten guri, Itxartu Taldeari, dagokio antolaketa.

   

Beraz, goizeko 9:00etan eta Algortako Batzokitik hasita, hiru orduko ibilaldi bat egingo dugu eta gero, 12:30etatik aurrera, Batzokiko jolasgunean (edo Zabala eskoletan, eguraldi txarra izanez gero) Txitxiburduntzi eskainiko da.

    

Hementxe ikusi dezakezu egun horrten berri emateko prestatu den kartela

   

Kartel horretan ageri den ibilbidea zertxobait aldatu beharko dugu, Fadura inguruan izugarrizko ur putzuak eta bertatik ibiltzeko zailtasun handiak daudelako. Dena dela, martxa ondo prestatuta egongo da eta behar bezalako informazioa emango diegu partaideei.

—————

Back