2008.12.06: San Nikolas jaia

03/12/2008 10:09

 

Egun horretan Algortako patroia den San Nikolas jaia izango dugu. Aspaldikoa da jai hau, Itxartu Taldeak duela urte batzuk berreskuratu zuen eta urtero ospatzen da.

  

Eguerdiko 12:00etan San Nikola elizan meza dago eta horren ondoren ohorezko aurreskua dantzatuko du Itxartuko dantzari batek. 

   

Gero kalejiran Portu zaharraren aldera joango gara. Hango plazan musika eta dantza izango ditugu entzungai eta ikusgai, beti ere Itxartu Euskal Dantzari Taldearen eskutik.

  

Getxon aspaldian, bere hasieran, bi auzo zituen, arrantzaleen Portua eta baserritarren Getxo. Eta bi horietan eliza bana izan ziren: Getxon Andra Mari eta Portuan San Nikolas. Portuko San Nikolas eliza zaharra, hasierakoa, Portuko plazan bertan zegoen eta horregatik egiten da Santuaren egunean goitik portu zaharrerainoko kalejira.

    

Hurrengo argazkietan iazko jaiari dagozkion lau une ikusi daitezke: aurreskua, kalejirako 2 eta dantza (Kaxarranka):

  

http://www.flickr.com/photos/23978724@N08/sets/72157610677795184/

—————

Back