2008.11.26: Amaritu (787 m.) eta Armikelo (888 m.)

18/11/2008 10:11

 

Irteera: goizeko 8:00etatik Algortako Kirikiñotik

    

Informazio gehiagoposter honetan

    

Argibideak: (ikus ibilbidea)

   

ARRATO  MENDILERROAn

  

AMARITU gailur apala da, nahiz eta Gasteizeko mendigoizaleek oso ondo ezagutzen duten.

   

APOPAKA herritik abiatzen denean iturri bat hartu behar da erreferentziatzat, Beheko Landa izeneko kaletik behera joan behar da azken baserriraino, handik Apodakako zubira doan bide asfaltatutik jarraitu behar da eta Zaia ibaia zeharkatu.  Bidegurutze batera iristean, eskuin aldera egin behar da eta bost minututan bertatik ikusten den horma batera helduko gara, hormak duen ate batetik zeharkatuz. Handik ezker aldera jo behar da, hormaren ingurutik, eta burdin harizko hesiari jarraituz, AMARITUko hasierako maldetara helduko gara. Aurreikusitako denbora, 50 minutu. Bidea mugarriz ondo adierazita dago.

   

Gero oso mendi-bide zabal batetik zuzenean helduko gara ARMIKELO-ra, ordubete eta 30 minututan.

   

Gailurretik ZARANDONA izeneko amildegira jaitsi eta 20 minututan ARRATO (885 m.) izeneko mugarrira igoko gara.

   

Handik ARRATOBE (770 m.) aldera joko dugu, baso txiki itxi baino iragangarri batean sartuko gara eta LETONA herrixkara jaitsiko gara, bertan gure zain autobusa egongo delarik.

  

Denera, lau orduko ibilaldia.

  

Algortara, ondorioz, 14:30ak inguruan iritsiko gara.

   

—————

Back